XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizajo aiek, ordea, etzuten olako asmo beltzik.

Fededunen iritziek eta usteek astindu gogorra artu zuten orduan.

Gauzak azaletik ikusten zituztenentzat, ba-zirudin erlijioak bat egiten zuela orain lurrera zetozen ustekizun zaar aiekin.

Ba-zirudin etzela geiago posible, aurrera-zale eta denpora berean Jesusen jarraitzaille izatea.

Izan ere, Erdi-Aroko eskola aietan Jainkoarenak eta gizonarenak ain batu eta elkarrekin lotu ziran, ze orain ba-zirudian ezin zitezkela geiago bata besteagandik berezi.

Ba-zirudian batak erreka jotzean, bestea ere derriorrean ondatzen zela.

Eta oraindik naaspil onetatik ez gera zearo irten.

Ez gaitezen, bada, geiegi estutu eta larritu, baldin jakintsu batzuek erligioaren irakaspenak aintzat artzen ez badituzte.

Askotan beintzat, ori zerk egiten duen ba-dakigu: Jainkoaren itza bere muin soillean, eta beronen inguruan pillatutako giza-iritziak bereizten ez jakiteak.

Dardara ura, sakona izan zan benetan.

Eta oraindik pasatuko da denpora, arik eta burruka baretu ta isildu dedin arte.

Gauzak berriz bere lekuan jarri arte.

Jainko ordenatzaillea mundu aunditu ta zabaldu onen gaiñean errege bezala berriz agertu dedin arte.

XVII'gn. mende-ondarrean, bada, agertu izugarriak egin ziran.

Orduan oartu zan gizona, munduaren zabalera ta adiña, uste zan baiño izugarri aundiagoa zela.

Mundu onen lehenbiziko eguna urrundu egiten da gugandik millaka eta millaka urtetan.

Eta teleskopio oien bidez, neurgea, egurats baztergabea, mutu eta isillik, begietaratzen zaio gizon arrituari.

Zabala azaltzen zaio alde orotarik, bai ortzean eta bai mendeen erreskada luzean ere.

Eta neurge orren gain errege dan Jaun orrezaz gero ta ideia aundiagoa moldatu bearrean, ideia ori suntsitu egin zan.

Ordudanik gizonak eztu ikusi nai guzti ortan makiña izugarri eta itsu bat baizik.

Jirabiraka dabillen makiña bat, eta laisterka, baiña xede gabe.

Lanean ari da, bai, baiña bere lanaren berri jakin gabe.

Bere langintzan eztu asmorik.

Betiko lan alferra egin, desegin eta berregiten asi... Jainkoak alde egin du mundutik.

Ba-dirudi, munduaren bazterrak zabaldu ta urrundu ziranean, berekin eraman zutela Jainkoa: Mareak, ur-bera dijoanean, txalupak berekin eramaten dituan bezalaxe.

Ez gabiltza emen iñoren erruak garbitu naiez, gertatuen berri ematen baizik.

Gauzak nola pasatu ziran esaten, alegia.

Eta gertatu zena izan zan, mundua begirada berri batekin ikusi zela, eta etzela bertan ikusi makiña eskerga bat besterik.

Materia uts, idor eta illunaren zabala.

Eta begirada onen lillurak Jainkoa aaztu erazi zuan.

Gaiñeratu dezagun Jainkoaren alde zebiltzanen ikuste motxa.

Jainkoaren aldea babestu nai zuten, baiña ortarako bear etzen bidetik jo zuten.

Ertsiki ari ziran, eta Jakintzak onartu ez dezaken eran.